Xikinkei 2002ko neguan sortu zen. Hasieran 13-12 urteko ume moko batzuk ginen, Etxarri ahotsetan ta baterian (etxebe falta zenenan), Etxebe bateria, Txusta kitarran ta koroetan, Wizzi beste kitarran eta Alex baxuan. Gaur egun ordea 7 gara, Goņi biboliņakin ta Garoa tronpetakin. Alex azkenean lyskam taldearekin geratu da eta Zefa hartu degu bajista bezala. portzierto aupa lyskam!!

    Izena aurkitzea ez zen lan erreza izan, JFK (Jodidos Feos Kabrones), Wotchutchxoi (Wotxutxoi), KAOS (Kaotikoren garaitan), Gernika 37,  Souziedad (soziedad/suziedad)...etab.

    Souziedadetik XIKIN-K okurritu zitzaiugun, gero XIKIN-KEY, baina azkenea, Aitor Gorosabel (Su ta Gar), Matxet (Jousilouli), Paputchi (Hechos conta el decoro/desechos), Igor Ruiz (femiekin sexofoia jotzen), Paulillo (Etsaiak/Nok), Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Nok-eko kitarrak eta gure kuadrillaren iritzia ikusita XIKINKEI izena jarri genion taldeari.

    Betidanik arazoak izan ditugu lokala ta materialarekin, baina orainarte ikastolan entsaiatu ahal izan dugu (mobida artean), baina betiere aurrera jarraitu dugu. EZ GAITUZTE INOIZ GELDITU ETA EZ GAITUZTE GELDITUKO!!!!

    Lehen urtean konbentu baten ondoan ensaiatzen genuen eta denuntzia bat jaso genuen jainkoaren alabengandik, soinua zela eta. Eta zulo zahar hori utzi egin behar izan genuen... Aurrerago ia lur azpian zegoen  beste zulo batera sartu ginen gure gauzak egitera (ez gaizki pentsatu e?jajaja) eta urte bete ensaiatzen gelditugabe egon ondoren, bertatik ere bota gintuzten arrazoi pertsonal batzuengatik.

   Gaur egun langabezian gaude noiz ensaiatuko dugun jakin gabe, lokalik gabe, eta erotuko gara soinua ateratzen ez badugu laister. Ea noiz itzultzen garen entsaiatzera eta ontzertuak ematen ditugun, eta maketa grabatzen dugun...etab (azkenean hasteko aukera izan dugu!!!)

GAUZA ASKO DAGO EGITEKO!!! (bai!eta egin nahi ditugu!!!)

2006etik aurrerakoa: aurten ensaiatzen hasi gara berriz ere, azkenean izan dugu aukera. 2005 urtea ez da oso produktiboa izan ensaio aldetik baina abesti asko sortzeko beta izan dugu. indartsu hasi garela esan dezakegu. laister izango duzue kontzertuen berri berrien sailean.

buff. duela gutxi alex berriz itzuli da taldera!!!hasierako formazioa beraz!

Jarraitu nahi dugu biografia osatzen!!!

biografia motzak egin ditugu....euskaraz, gazteleraz eta ingelesez....

Punk, Ska, Reggae, Hardcore, musika klasikoa....etab, hau da: XIKINKEI